miércoles, 31 de enero de 2018

Paula Gómez Jorquera liburutegian


Paula Gómez Jorquerak, 1go Batxilergoko ikasleak, LH1ean eta LH2an gimnastika erritmikoari buruzko gauza bitxiak kontatu dizkigu:  bere garaipenak, Espainiako txapelduna izan zenean, iaz zilarrezko domina lortu zuenean, besteak beste.  Hala ere, hau guztia lortzeko sufrimendua ere egon da: eguneroko sei ordutako entrenamenduak, lesioak, familia eta lagunekin egoteko denbora eza.

Solasaldiaren bukaeran, bi objektu erakutsi dizkigu: irabazi duen domina 5 € balio duena eta azkenengo txapelketan erabilitako soinekoa 600 € kostatu zitzaiona.

Mila esker Paula zure denbora gurekin konpartitzeagatik!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.